Extremadurako Astea XXV. aldiz ospatuko dute
Igandetik hurrengo larunbatera arte iraungo dute ekitaldiek; egitarau oparoa antolatu du Monfraguek
- 12:00: Extremadurako XXV Kultur Astearen hasiera ekitaldia, Julia Hernandez Vallesen eskutik (jarduneko arartekoa).
- 12:10: Abesbatza eta dantza jaialdia Gamon Zumardian. Parte hartuko dute: Monfrague Extremadurako Zentroaren Ecos de Extremadura, Concha Rociera abesbatza eta Nafarroako Extremadura Etxeko Raices y brotes abesbatza eta dantza taldearekin.
- 10:30etik aurrera: Extremadurako produktuak dastatu eta erosteko aukera izango da.
- 17:00: Monroy plazan (Beraun), haurrentzako marrazki lehiaketa.
- 17:30: Haurrentzako jolasak, dantza, aurpegia margotzea eta globoflexia.
- 18:30: Txokolatea bizkotxo txikiekin.
- 19:00: Toka, bote eta igel-toka lehiaketa amateurrak Zentroaren egoitzan.
- 18:00: Bingoa, opari sorta handiekin.
- 19:30: Partxis popularra.
- 19:30: Berta kantautorearen emanaldia, Ecos de Extremadura abesbatza, Concha Rocieraren dantza taldea eta Yaneldi eta Pablo bikotea. Beraungo erretiratuen elkarteko antzerki taldeak La historia de Juan Tenorio: casi como fue obra eskainiko du.
- 19:00: Ramon Melida Meridako erromatar antzeztokiaren aurkitzaileari buruzko hitzaldia, Ezequiela Albarranen eskutik. Hitzaldiaren amaieran, Gregorio Perez bazkideak olerki emanaldia eskainiko du.
- 20:00: Tortilla, ogi apur eta gazpatxo lehiaketa.
- 22:00: Tue eta txintxon lehiaketa amateurra.
- Extremadurako produktuen erakusketa eta horiek dastatzeko aukera, El rincon del ibericok eskainia.
- Klausura afaria. Prezioa. Bazkideek 20 euro, bazkide ez direnek 23 euro. Izena zentroan bertan eman behar da 19:30etik 20:30era, edo 943 340 458, eta 640 646 938 telefono zenbakietara deituta. Menua: urdaiazpiko egosi biribilkiak, zaiunzuriak, langostino erreak, txanpinoiak saltsan, txuleta eta osagarriak, postrea, kafea eta kopa.