Haurren judo jaialdia antolatu du Sayoak, larunbaterako

Lau eta hamar urte bitarteko 400 haur baino gehiago izango dira Galtzarabordako kiroldegian

judo sayoa jaialdia

400 haur baino gehiago bilduko dira

Haurren judo jaialdia antolatu du Sayoa Judo Elkarteak, datorren larunbaterako. Galtzarabordako kiroldegian izango da, 10:00etatik aurrera, eta bertan 400 haur baino gehiago izango dira. Eskualdeko ikastetxeetako haurrak izango dira. Kirol arloa eta ludikoa uztartuko dituzte, zortzi lehiaketa eremutan banatuta. Hasieran berotzeko jokoak egingo dituzte, eta gero randori izeneko ariketak. Borroka simulazioak izango dira, eta ez dira lehian aritzekoak. Horregatik, bukaeran ez da ez irabazlerik ezta galtzailerik egongo. Proba bakoitzaren ondoren, parte hartzaileak podiumera igoko dira, eta domina zein diploma bana jasoko dituzte. Sayoak Errenteriako Udalaren eta Kirol Patronatuaren babesa jaso du judo jaialdia antolatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.