Etiopiako eta Kenyako artistek bi emanaldi eskainiko dituzte

Fekat Circus eta Slum Drummers ariko dira ostegun eta ostiralean

Fekat Circus

fekatcircus.com

Etiopiako eta Kenyako hamabost artistek osatutako bi konpainia ikusteko aukera egongo da aste honetan, Errenteria-Oreretan. Ostegunean, Etiopia Utopia Fundazioak hitzaldia emango du Xenpelar Etxean, 18:00etan. Bi ordu beranduago, berriz, perkusio kontzertua emango dute Fekat Circus eta Slum Drummersek, Gamon Zumardian. Promoziozkoa izango da kontzertua. Ostiralean, lau eta hamabi urte arteko umeentzako tailerra egingo dute Koldo Mitxelena plazan, 18:00etatik aurrera. Ondoren, kontzertu osoa emango dute plaza horretan bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.