Pakin, Belenen, Arkaitzan eta Ereintzan bertan eros ahal izango dira. Helduek hamabost euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, hamar.
Erromeria Eguneko bazkaria Koldo Mitxelena plazan egingo dute
Hilaren 18an ospatuko dute Erromeria Eguna, Ereintza elkarteak antolatuta. Egitarau osoa oraindik jakinarazi ez duten arren —hilaren 14an egingo dute—, bazkaria egingo dutela ziurra da. Ohi bezala, otordua Koldo Mitxelena plazan izango, Orereta Ikastolak duen egoitzan. Sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai, Belen Gozotegian (Martin Etxeberria kalea, 8), Paki belardendan (Biteri kalea, 4) eta Arkaitza tabernan (Gamon Zumardian). Horrez gain, Ereintza elkartearen egoitzan ere lortu ahal daitezke. Helduentzako txartelek hamabost euro balio dute, eta haurrenek, berriz, hamar.