Lezoko kirol taldeen emaitzak

Emakumeen lurraldeko kopan fin ibili ziren Allerrukoak etxean jokatutako partidan. Lau gol egin zituzten antigua Luberrikoen aurka.

EH Bilduk alkatetza beste lau urtez mantendu nahi du, Mendoza zerrendaburu dela

Koalizio ezkertiar eta soberanistako kideek zerrenda eta programa berretsi zituzten larunbat goizean Merkatuzarren egindako batzarrean. Herri bazkaria egin ondoren, ekitaldi nagusiaren txanda izan zen.

Lezoko puntu ilunak identifikatuko ditu Gaxuxak, tailer baten bitartez

Lehenik puntu ilun horiek zerrendatuko dituzte, eta ondoren bertara joango dira. Otsailaren 7an egingo dute tailerra, 10:00etan hasita.

Gabonetako programazioaren balorazio positiboa egin du Lezoko festa batzordeak

San Tomas azoka, Olentzeroren opari ematea, pailazoen saioak eta Liburu eta Disko azoka bereziki nabarmendu ditu festa batzordeak. Antzerkiek ez dute esperotako harrera izan.

Antxoko mugikortasuna hobetzeko lanak abiatuko dituzte astelehenean

Gelasio Aranburun hasiko dira lanean, Oarso eta Kupeldegi arteko zatian autoentzako bi norabide ezartzeko.

olatz mitxelena

Pasaiako kirol partidak

Donibane Eskubaloaik partida oso garrantzitsua du etzi Usabalen, Tolosako taldea kontrario zuzena baita sanjuandarrentzat.

olatz mitxelena

Otxeren egutegia

oarso bidasoko hitza

Errenteria-Oreretako kirol taldeen emaitzak (2015-01-26)

Oiarso saskibaloi taldeak bere lehen garaipena eskuratu du, Irungo Bidasoa Optika Erroibideren kontra. Emakumeen Senior Mailako A1 ligako hirugarren jardunaldian izan da.

Motor gidari bat hil da Jaizkibelen

Auto baten kontra talka egin ondoren zendu da motor gidaria; autoko gidaria arin zauritu da.

oarso bidasoko hitza

Oiartzungo emakumeen futbol taldea, eta gizonen areto futbolekoa, geldiezin

Bigarren dira bi taldeak euren kategorietan. Oiartzunen gizonen talde nagusiak 2-1 galdu du Erandion, modu bidegabean.

Porrot kezkagarria Pasaiarentzat

0-2 galdu dute zuri gorriak Durangoren kontra, partida kaxkarrean.

olatz mitxelena

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Eskubaloian, garaipen estu bezain garrantzitsua erdietsi dute arrosek Tolosan, beren kontrario zuzenetako bati 30-31 irabazita.

olatz mitxelena

Lau berritasun nagusi ekarriko dituzte aurtengo inauteriek

Azeri Dantzarekin batera, ekitaldia egingo dute Herriko Plazan. Gainera, herri bazkaria eta kuadrillen jaitsiera egingo dituzte otsailaren 14an. Tabernen mozorro lehiaketa ere abian jarriko dute.

Zinemagileak erakarri ditu Albaolak

Patrick Trefz-ek bisitatu du Faktoria, 'Surfers' Blood' filmarako irudiak hartzeko; hilabeteko epean lau produktorek bisitatu dute Ondartxoko ontziola.

olatz mitxelena

Errenteria-Oreretako taldeen partidak (2015-01-23)

Gamon Grupo Bidania saskibaloi taldea denboraldiko lehen garaipenaren bila joango da bihar arratsaldean, Donostiako Benta Berri kiroldegian. Antigua-Luberriren kontra jokatuko dute.

Jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko laguntzak atera ditu Errenteriako udalak

Diru laguntzak hiru motakoak izango dira: Ekitera, Ekiteko eta Ekitera Plus. Lokal berrien alokairua, enpresa berriak martxan jartzea, belaunaldien arteko segida eta proiektu berrien sustapenean eragin nahi duela adierazi du udalak. Horretarako, hiru jarduera lerro landuko dituzte.

Gehiago