Bizikletak erregistratzeko kanpaina martxan da Pasaian

Bizikleta erregistratzen duten pasaitarrek doan igaro ahal izango dute txalupan.

olatz mitxelena

Kaldereroetarako entseguak antolatu dituzte Trintxerpen

Asteartean eta asteazkenean izango dira entseguak, alkateordetzan; Santa Ageda bezperako koruak, aldiz, otsailaren 4ean irtengo dira.

olatz mitxelena

Jexux Leonet da Oiartzungo EH Bilduren alkategaia

Atzo egindako batzarrean hautatu zuten zerrendaburua 50 herritarrek. Herri programa guztiz osatzea da orain koalizioaren helburua.

EAJk Bou Nabarrako aparkalekuaren gaineko informazio gehiago eskatu du

Hauteskundeei begira egotea egotzi dio EH Bilduri eta "kea saltzen" ari direla salatu dute.

olatz mitxelena

Haurtzaroko ikasleek 700 euro bildu dituzte Ziburuko Kaskarotenea ikastolarentzat

Ekitaldia egin zuten atzo Haurtzaro Ikastolan Kaskaroteneako Laida Mugikari dirua eskura emateko.

Igerian, txirrindulaz eta korrika, Errenteriako Indoor Triatloian

Hilaren 31n egingo dute triatloia Serviocio Sl eta Errenteriako Kirol patronatuak antolatuta

Kirola, alde guztietatik begiratua, Oiartzungo Kirol Astean

Hilaren 26tik 31ra futbolaz, mendi lasterketez, txirrindularitzaz, pilotaz, kirol elikaduraz, emakumea eta kirolaz, nahiz euskal kirolez hitz egingo dute herrian.

Istripu arriskua sahiesteko lanak hasi dituzte Altamirako biribilgunean

Seinalizazioa eta argiztapena hobetzen ari dira oinezkoen segurtasuna bermatzeko

Terrazak eta mahai multzoak jartzeko tasak zehaztu ditu udalak

Bi baimen mota eskatzea izango dute tabernek eta kafetegiek, urte osokoa edota udarakoa.

Odol emaileen elkarteak iaz 471 odol poltsa bildu ditu Pasaian

Azken urteetan bildutako poltsa kopurua beherantz ari delako kezka agertu dute elkartetik.

olatz mitxelena

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak

Futbol festa izango da bihar arratsaldean (larunbata) Karla Lekuonan: emakumeen Bigarren Mailako taldeak, gizonen Lehen Erregionalekoak eta Gazteen Ohorezko Mailakoak partidak dituzte.

Izotza enpresako langileek grebara joatea erabaki dute

Datorren asteko astelehenean eta asteazkenean egingo dute greba eta gatazka konpondu ezean otsailaren 2tik aurrera greba mugagabean sartuko lirateke.

olatz mitxelena

Oarsoaldea Txirrindularitza Eskola sortu dute, gazteei formazio osoa emateko

Otsailean hasiko dituzte eskolak, eta izena emateko aukera zabalik dago, 50 euroan. 12-16 adin tarteko gazteei bideratuta dago egitasmoa, txirrindularitzaren modalitate guztiak ezagutu ditzaten. Egitasmoak ez du lehia bokaziorik.

Hileta zibilak egiteko aretoa egokituko du udalak

Errenteriako Udala ordenantza prestatzen ari da hileta zibilak zein bestelako ekitaldi, agur edo omenaldiak egiteko. Gabierrotako zaharren etxeko Añarbe aretoan izango dira.

Dendari bat aizkora batekin ustez mehatxatzeagatik gizon bat atxilotu du Ertzaintzak

Alabergako denda batean sartu zen atxilotutakoa, eta edari alkoholdun bat eskatu zuen. Dendariak esan zion han ez zutela horrelako edaririk saltzen, eta orduan atera zuen aizkora, dendariaz gain, bezero bat ere mehatxatu zuen. Iztietan atxilotu zuten gero.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Bihar jokatuko dituzte partida guztiak Lezoko kirol taldeek. Partida guztiak etxean jokatuko dituzte gainera, saskibaloikoak izan ezik, Legazpin eta Añorgan izango dira horiek.

Martin Beramendi epaituko du Donostiako Instrukzio Epaitegiak

Prebarikazioa eta dokumentazioaren zaintzan dlitu zantzuak daudela esan du instrukzio epaileak

Oiartzun ibaitik Iurritako presa kentzeko eskatu du Eguzkik

Eskaera Oiartzungo Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari helarazi diote. Ibaiaren "errekuperazio eta naturaren defentsa bermatzeko" oztopoak ken daitezela nahi du taldeak.

Gehiago