Kriseiluak aireratuko dituzte Donibanen, erabakiaren alde

Hilaren 29rako Borondateen Kriseiluak iniziatiba antolatu du Donibaneko Gure Esku Dagok. Bultzada eman nahi diote erabakitzeko eskubideari.

Maider Aginaga eta Iker Belintxon dira Euskadiko Dantza Sueltoko txapeldunak

Denboraldi ezin hobea egin dute Aginagak eta Belintxonen, horren erakusle urtean zehar irabazi dituzten hamahiru txapelketak dira.

Emarri, giza proba

Emarrik harria mugituko du presoen aldeko manifestaziora deituz

Emarri taldeak harri tiratze saioa egingo du larunbatean; Mendiburu estatuaren ondoan izango da.

eihartze aramendia
Iztieta pasealekua

Gabonetan trafiko mozketak egingo dituzte

Iztieta pasealekuan aparkatzea baimenduta egongo da bestalde, hilaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1, eta 6an 18:00etatik 22:00etara.

Fanderiako Udal Kiroldegian eta Galtzarabordan egingo dituzte saioak haurrek.

Ur olinpiada antolatu dute txikienentzako Galtzaraborda eta Fanderian

Bi kiroldegietan eskaintzen diren ikastaroetako ordutegi eta jarduerak aldatu egingo dituzte, hilaren 21etik (astelehena) 2016ko urtarrilaren 8ra bitartean.

zelaiaran legorburu

Josu Zelaiaran eta Iñigo Legorburuk irabazi dute estropada akademikoa

EHUk, Tecnunek, Deustuk eta Mondragonek antolatu dute txapelketa. Iazko bi irabazleek lortu dute gailentzea.

Anfibio eta narrastien gaineko hitzaldia emango du Aranzadik

Larunbatean Baratza Parkean izango dira Aranzadiko kideak 10:00etatik aurrera, anfibioentzat bertan egokitu duten putzuan.

Elorsoro kiroldegia

Eskaintza bereziak eskainiko ditu Elorsorok Gabonetan

Kiroldegiak eskaintzen dituen aukeren artean deskontuak egongo dira urtarrilaren 6a bitarte.

eihartze aramendia
dlab

Biharko plenora joateko deia egin du Donibaneko Liburutegiaren Aldeko Batzordeak

Liburutegi berria egiteko proiektua aztertuko dute biharko udalbatzarrean, eta egitasmoarekin konpromisoa dutenei gonbita luzatu diete bertara joateko.

pasaia bitartean

Badiaren hiri-egitura jorratzen duen 'Pasaia Bitartean' emango dute Tabakaleran, etzi

Badiaren inguruko hiri egitura industriarekin batera eraiki zen, eta haren gainbeherak aztarna utzi du. Hori aztertu dute 'Pasaia Bitartean'-en.

Eugenio Arozenaren antzerki bilduma herritarren eskura jarri dute

Oiartzungo Udalak Eugenio Arozena oiartzuarraren antzerki bilduma Euskaltzaindiari dohaintzan eman dio. Gaur eguerdian sinatu dute hitzarmena.

eihartze aramendia
Ander Imaz pilotaria

Ander Imaz: "Pixkanaka profesionalen mailara ohitzea da nire asmoa"

Pilotari oiartzuarrak profesionaletan debutatuko du igandean Madalensoron. Elezkano II.-arekin batera Olaetxea-Aretxabaleta bikotearen kontra ariko da.

eihartze aramendia
Lehengo astearteko plenoan, zerga ordenantzen gaineko eztabaidan

2016ko aurrekontuei hasierako onarpena ematea aztertuko dute etziko plenoan

Hamahiru puntu jorratuko dituzte ostiral arratsaldeko udalbatzarrean. Ogasuneko hiru atal eta hirigintzako bi aztertuko dituzte, besteak beste.

Txondorraren piztuera

Ikatza aterako dute larunbatean Arditurrin

29 egunez piztuta egon eta gero, larunbatean (hilak 19) ikatza aterako dute Arditurriko txondorretik. Hori baino lehen, hainbat animazio egongo dira,

eihartze aramendia

'Oroimena Bizigune' dokumentala eta webgunea aurkeztu dituzte

Errenteria-Oreretan izandako indarkeria-ekintzak eta giza eskubideen urraketen gaineko herritarren testigantzak jaso ditu gaur Donostian aurkeztu duten Oroimena Bizigune proiektuak.

Gehiago