
Gaur estreinatu dute 'Trabajadoriak. Frankismoaren esklabuak Oarsoaldean' dokumentala Oiartzunen, memoria historikoa berreskuratzeko beste urrats baten erakusle. Bertan egon da Luis Ortiz trabajadore izandakoa. Oarsoaldeko Hitza

Donibaneko kiroldegi berrian piraguentzako gordelekua jarri dute bazkideentzako nahiz beste erabiltzaileentzat; jendearen interesa handia zela bazekiten, baina aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.

Sindikatuak salatu duenez, aste honetan ez diote porturatzen utzi 12.000 tona txatarra zekarren merkantzia ontziari

Catelsa enpresaren zati batek su hartu du gaur goizean. Suhiltzaileek 11:30ean jaso dute abisua eta bertaratu direnean ke handiarekin egin dute topo.

Gobernu taldeak ez du bere erabakiaren gaineko azalpenik eman, plenora azalpen eske bildutako herritarren harridurarako

Etzi, hilaren 24an, Iturriozko Santio Jaiak hasiko dira lertxunaren altxaerarekin, 19:00etan. Hortik aurrera, bost eguneko festa izango da nagusi auzoan.

Igoeraren kontra protestatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko, sare sozialen bidez; Plenoaren ordu berean da elkarretaratzea, 09:00etan.

Kontsumo Taldearen hurrengo banaketa (hilaren 27koa) Ergoiengo baratzean egingo da. Taldeko kide ez direnak ere gonbidatu dituzte

Madalenetako kukañan ez zen irabazlerik izan. Baina parte hartzaile guztiek adora azaldu zuten, eguraldiak ez zuelako batere lagundu oreka jokoan.

Madalenen barruan, erraketista izandako Agustina Otaola errenteriarrari omenaldia egin zioten hilaren 23an. Bere izena jarri diote Errenteriako pilotalekuari.

1989. urtean aulki mugikorreko Espainiako Txapelketa irabazi zuten emakume arraunlariek botako dute txupina; 20:30ean izango da, plazan

Kritiko agertu da koalizio abertzalea udal gobernu taldeak gaur agertu duen jarrerarekin

Egun lasaia gaurkoa madalenetan. Haurrak protagonista goizez. Xanti eta Maialen erraldoiak beti bezala haurrez inguratuta egon dira, eta korrikan ibili denik ere bada, buruhandien aurrean eta Batzokiaren krosean.

Kuadrillen Eguna izan zen atzo madalenen barruan. 1.500 herritar kalera atera ziren festaz gozatzera, koloretsu, giro onean, pozik.

Gaur aurkeztu dute Donostiako zinemaldiaren 63. ekitaldia, eta orduan iragrri dute izendapena, Madrilen

Kuadrillak izango dira nagusi gaur. Bazkarian 1.500 lagun bilduko dira Agirre Lehendakariaren plazan.

Arrantzaleak egon dira Oiartzun ibaian madalenetan gau arratsaldean, ondoren haurren danbor hotsek hartu dute herria, baita soinu 'kañeroek' ere.

Alabergako gaueko danborrada, Reincidentes taldearen kontzertua, zezensuzkoa, kaleko giroa... Madalenen lehen gaua apartekoa izan da. Oarsoaldeko Hitza.