Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Intxixu eta sorginen suak piztuko du jaia

Intxixu eta sorginek Doneztebe plaza hartuko dute gaur, Ihoteak hasteko. Antolatzaileek pertsonaia bat berreskuratu dute.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/01/29
ihoteak

Intxixuek, sorginekin batera, piztuko dute jaiaren sua

Atzerakontua bukatzear da. Neguaren hotzari —tira, ez da hainbesterako— aurre egingo dion sua piztuko dute gaur arratsaldean intxixu eta sorginek, Ihoteei hasiera emateko. Gaurtik igandera arte eurak izango dira jaun eta jabe Oiartzunen, eta hori adierazteko, Doneztebe plaza hartuta, udaletxean gora kanaberak jarriko dituzte, udalerriko zortzi auzoen koloreen oihalekin. Udazken partean hasi ziren Ihoteak antolatzen, berreskuratu zirenetik 27. aldiz. Antolakuntza taldean buru-belarri sartuta dabiltza Aiora Mendiburu eta Gorka Irastortza. Festa erabat errotuta dago Oiartzunen, eta urteko “zitarik garrantzitsuenetakoa” dela uste dute. Aurreko urtetan, plaza txiki geratu da jendetza hartzeko, eta gaur ez da gutxiago izango. Mendiburuk eta Irastortzak nabarmendu dutenez, intxixu eta mendiko zein baserriko sorginekin “globalizazioa eta teknologia berrien gehiegizko nagusitasuna” kritikatzen dute, eta bizimodu patxadatsu baten aldeko aldarria egiten dute. Intxixu eta sorginak, plazara jaistearekin, herriarekin egotea irudikatu nahi dute aldi berean. Ihoteetako egitaraua urtez urte finkatzen joan den arren, berritasunei toki egiten diete. Horrela, gaurko lehen ekitaldia iaz egin zuten estreinakoz: Burrunba. 16:45ean elkartuko dira musikariak Beheko Plazan, eta herriko plaza nagusiraino joango dira instrumentuekin. Bertan, txokolate jatea egingo dute, giroa berotzen jarraitzeko. Zomorrozinkoren itzulera 19:00etan, gaur, Azeri eta Sorgin dantzak egingo dituzte, eta ordu erdi beranduago jaitsiko dira plazara, Urkabetik, zortzina intxixu eta mendiko sorgin. Zortzi, udalerriko auzoak bezain beste, auzoen izaerari gorazarre egiten baitiote Ihoteetan. Jaiaren sua piztu, eta udaletxea hartuko dute. Hasierako zeremonia bukatuta, poteoan hasiko dira herritarrak, zakuak soinean jantzita. Gauak ezingo du gehiegi luzatu, ala bai. Izan ere, biharamunerako indarrak gorde beharko dituzte, 09:00etan, kuestazioa hasiko baita. Bakoitzaren auzoko etxe eta baserrietan puskak bilduko dituzte, neskak poxpolinez eta mutilak zuriz jantzita, espartinetako soka eta txapela gorriak kenduta. Genero rolak hankaz gora jar daitezke, noski. Zakua beteta, 14:30ean —puntualak izanez gero— bazkalduko dute, auzoko elkarteetan. Gosea eta egarria berdinduta, auzo guztietako oiartzuarrak Doneztebe plazan geratuko dira, tabernaz taberna, norbaitek egarri gehiago balu, poteatzeko. Ote-gizona izango da bertan, ohi bezala, baita ere aurten berreskuratu duten pertsonaia ere: Zomorrozinkoa. Sua bueltan Garai batean, Mendiburu eta Irastortzak gogorarazi dutenez, Ihoteak ostiralean hasi eta larunbatean bukatzen ziren. Orain, igandera pasatu dituzte larunbata arratsaldean egiten zituzten ekitaldiak. Igandeko eguna hasteko, txistulariek diana egingo dute 09:00etatik aurrera. 11:00etan, berriz, karroxak irtengo dira Beheko Plazatik, kalejira alaia egiteko asmoz. Eguerditik ordu erdi pasatzean, mutxikoak dantzatuko dituzte Doneztebe plazan. Bezperan bezala, bakoitzak bere auzoan bazkalduko du. 17:00etan, berriz, plazan haurrentzako jolasak egingo dituzte, itxiera ekitaldiaren aurretik. 19:00etan intxixu eta sorginek eurekin eramango dute euren altxorrik preziatuena: sua. Kontsolatze aldera, suzko akerrak festetako azken txinpartak botako ditu. Intxixu eta sorgin gogoz geratzen denak, baina, badu urte osoan eurekin gogoratzeko modurik: ohiko txokoetan salgai jarri dituzte egutegiak. Bitartean, iazko Ihoteetan hasierako egutegiaren azken orrialdea pasatu da. Onena etortzeke dago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.