"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Bolada ona berreskuratu nahi du Emakumeen Lehen Mailako taldeak

Oiartzunek Valentzia jasoko du etzi eguerdian Karla Lekuonan. Gipuzkoarren arteko derbiko porrota atzean utzi nahi dute.

oiartzun ke

Oiartzun KE

Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusiak ez du atsedenik hartzen. Etzi eguerdian Valentzia jasoko dute Karla Lekuona futbol zelaian, 12:00etatik aurrera. Sailkapeneko bosgarren postuan dira che-ak, eta arerio gogorra izango da. Oiartzuarrek, baina, pasa den asteburuko porrota bolada onean akats txiki bat izan zela erakutsi nahi dute. Izan ere, igandean gipuzkoarren arteko derbia jokatu zuten Ugaldetxon. Txuriurdinak nagusitu ziren, 0-1 irabazita. 28. minutuan aurreratu ziren Realekoak, eta bi taldeek aukera onak izan zituzten, baina ez zuten sareetara bidaltzerik izan. Talde indartsuagoaren kontra galdu zuten arren, itxura ona eman zuten Jon Alkortaren jokalariek. Oiartzungo gainontzeko taldeek —futbol, saskibaloi eta areto futbolekoek— atseden izango duten asteburu honetan ere, hurrengora arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.