2016/5

Euskara Batzordeak bilera egingo du hilaren 26an

Gobernu gelan bilduko dira hainbat gai aztertzeko, datorren asteko ostegunean.

Herrera Herrira., manifestazioa, biziberritzea

Herrera Herrira: "Hemen ez da ezer bukatzen"

Portuaren Plan Bereziaren kontra, eta pasaitarren erabakitzeko eskubidearen alde manifestazioa egin zuten atzo Trintxerpen Herrera Herrirak deituta

olatz mitxelena
San Pedroko autobusa, garraioa

Irisgarritasuna hobetuz garraio publikoa sustatu nahi du udalak

Donibanen eta Trintxerpen informazio pantailak jarri dituzte Lurraldebuseko geltokietan.

olatz mitxelena
Elkarretaratzea atzo isolamendurik ez!lemapean.

Isolamendua amaitzeko eskatu dute hamarnaka lagunek

Isolamendurik ez! lemapean hamarnaka lagun bildu ziren atzo Niessen merkaltaguneko sarreran, Xabier Goinenetxea preso oreretarrari eta Fresnesen dauden gainontzeko euskal presoei elkartasuna adierazteko.

Euskadi BBT open

Mendi Bizikletako Opena heldu da Pasaiara

16:30ean hasiko da proba, San Pedroko pilotalekuan

olatz mitxelena

Udaberri Festa ospatuko dute Antxon larunbatean

Txabolsotoak antolatzen du urtero familia giroan gozatzeko festa

olatz mitxelena
ostiko areto futbol taldea

Baloia ostikatuz, bigarren mailara jauzia emateko

Ostiko areto futbol taldeak kanporaketetako finala galdu arren, mailaz igotzeko txartela eskuratu du.

Frontenis txapelketak hasiko dira San Pedron

Bihar bukatzen da izena emateko epea

olatz mitxelena
Herrera Herrira, Portuaren Plan Berezia, biziberritzea

Biziberritzerako "kaiko Herrera ezinbestekoa" dela aldarrikatzeko manifestazioa antolatu dute

Herrera Herrirak deitu du, 'kaiko Herrera Pasaia da, erabakia pasaitarrona da' lelopean.

olatz mitxelena
allerru.kadete.neskak

[Argazki galeria] Ia ez existitzetik, ia-ia igotzera

Allerru Kirol Elkarteko nesken Kadete Mailako taldeak ez du igotzerik lortu, baina sasoi ahaztezina egin dute ia igotzera iritsiz. 13 jokalarirekin denboraldi guztiari eutsi diote.

Errenterian 11 kolore martxaren aurkezpena

Errenteria 11 kolorez margotuko dute

Kultur aniztasunaren aldeko martxa antolatu dute, lehenengoz. Iztietako plazatik abiatuko da ostiralean 18:00etan eta Zumardia izango du helmuga.

Olaskoaga, Mendoza, Bagu?es eta Telleria Musikasteren aurkezpenean.

Musikastek ahotsa izango du ardatz 44. edizioan

Bihar hasita musika estilo ezberdinaekin osatu duen egitarau aberatsa eskainiko du Musikastek hamar egunez.

arraguako festak

Arraguako festetan, ahal dena, aspertu izan ezik

Ostiraletik igandera arte, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu du auzoko Aldeguna elkarteak.

Errefuxiatuen aldeko antzezlana emango dute hilaren 29an

Dejabu panpin laborategiak Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako haurrentzako lana oholtzaratuko du ludotekan, saio bikoitzean.

Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa

Gazte Mailako Gipuzkoako aurreskulari txapelketa egingo dute larunbatean

Gazte Mailako Gipuzkoako aurreskulari txapelketan 24 dantzarik hartuko dute parte larunbatean.

Alkatea ikasleekin hitz egiten gaurko Eskola Agenda 21 foroan

[Argazki galeria] Oraindik asko dago egiteko

Eskola Agenda 21n barruan foroa egin dute udaletxean ikasleek gaur goizean. Julen Mendoza alkateak adi entzun ditu ondorioak eta eskaerak.

san pedroko zinegotziak

400 sinadura lortu nahi ditu San Pedroko Gure Esku Dago-k

Asteburuan hiru egunetan jarriko dute sinadura biltzeko mahaia

olatz mitxelena

Sei egun bete ditu Goienetxea euskal presoak gose greban

Bihar elkarretaratzea egingo dute Niessen merkatalguneko sarreran Isolamendurik ez! lemapean Goienetxeari elkartasuna adierazi eta euskal presoek bizi duten salbuespen egoera salatzeko.

oarsoaldea
euskal herriko pala txapelketa irekia finalak

Sei palista onenek badute euren txapela

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko XII. ekitaldiko hiru mailetako finalak jokatu dituzte Madalensoron.

Bidez-Bide garraio zerbitzua eskura dutela gogorarazi die Behemendik landa gunean bizi diren adinduei

Bidez-bide 65 urtetik gorakoak direnei eta mugikortasun arazoak dituztenei begirakoa da eta udalak urtero 6.000 euroko ekarpena egiten dio Behemendiri zerbitzua egiteko.

Gehiago