Transportes Alcaine taldearen kontra jokatuko dute igandean, Zaragozan.
Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusiak Zaragozara egingo du bidaia asteburu honetan. Ligako areriorik gogorrenen —Athletic liderra eta Bartzelona bigarren sailkatua— kontrako partidak atzean utzita, maila apalago bateko taldearen kantxa bisitatuko dute Jon Alkortak entrenatutakoek.
Transportes Alcaine taldearen kontrako partida igandean izango da. 12:00etan hasiko da Pedro Sancho zelaiko norgehiagoka. Etxetik kanpo jokatuko duten azkeneko partida izango da. Datorren astean izango da azkena, etxean, Rayo Vallecanoren aurka.