Arratsaldean Done Eztebe plazan izango dira sinadurak biltzen.
Oiartzungo Gure Esku Dagok egindako ekitaldietako bat.
Oiartzungo Gure Esku Dagok sinadurak jasoko ditu gaur arratsaldean, Done Eztebe plazan. Demoarso herri kontsulta iniziatibari babesa eta zilegitasuna emateko. 17:00etatik 20:00etara egongo dira bertan.
Bide batez, Errenteria-Oreretan egingo den Sinatzaileen Txupinera gonbidatu dituzte herri galdeketaren alde dauden oiartzuarrak. Ekitaldiaren informazioa
esteka honetan ikus daiteke.