Irungo Musika Eskolako eta Auntxako trikitilariak ariko dira Kontzejupean.
Auntxa Trikitixa Eskolakoak, Irundik kalejiran.
Irungo Musika Eskolako eta Auntxa taldeko trikitilariak izango dira datorren igandean Kontzejupean. Ospea lortu duten hainbat trikitilariren kantak joko dituzte 12:00etatik aurrera, hala nola, Alaitz eta Maider, Korrontzi, Maixa eta Ixiar, Esne Beltza edo Etzakit.
Kanta horiez gain, ohiko arin-arin eta fandangoak joko dituzte, baita beste musika genero batzuetako obrak ere: polkak, kunbiak… Horretarako, trikiti eta panderoez gain, biolina, bateria, perkusioa eta beste hainbat instrumentu ere erabiliko dituzte.