"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Cadizeko inauteria, hirugarrenez Errenteria-Oreretan

Canijo de Carmona Los Gachones de Cai bere txirigotako lau kideekin, eta Juan Carlos Aragon La Guayabera konpartsarekin emanaldia egingo dute Niessen Kulturgunean.

Juan Carlos Aragonen La Guayabera konpartsa. Argazkia: Elcastillodelarte.es

Juan Carlos Aragonen La Guayabera konpartsa. Argazkia: Elcastillodelarte.es

Cadizeko inauteria ekarriko du hilaren 25ean (larunbata) Beti Prest dantza taldeak. Udalarekin elkarlanean, hirugarren urtez antolatu dute eta Canijo de Carmona Los Gachones de Cai bere txirigotako lau kideekin, eta Juan Carlos Aragon  La Guayabera konpartsarekin emanaldia egingo dute Niessen Kulturgunean. Biak goi mailako txirigota taldeak direla esan dute antolatzaileek: “Lehenak sakonean lantzen ditu gai sozialak. Bigarrena, Kuban inspiratutakoa da eta goi mailako errepertorioa dauka”. Emanaldia 25ean izango bada ere, bi egun aurretik iritsiko dira bi taldeetako partaideak Errenteriara. Egun horretan bertan, harrera egingo die udalak 18:30ean, eta herriko sarrerako mastan Cadizeko bandera izango da jarrita udalerrian diren bitartean. Sarrerak 18 euro balio ditu eta Niessen kulturgunean, Cyne Reyna tabernan eta hemen eskura daitezke.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.