"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Motozale pasaitar bat hil da istripuan

Jose Elosegi etorbidean izan du istripua, 04:00etan, eta bertan hil da 54 urteko bizilaguna.

54 urteko gizon bat hil da Donostian, goizaldean, haren motorrak kale-argi bat jota, Jose Elosegi etorbidean. Hildakoa Pasaiakoa zen. Donostiako Udalak jakitera eman duenez, ezbeharra 04:00ak aldera gertatu da Gipuzkoako hiriburua eta Pasaia lotzen dituen etorbidean, Herrerako biribilgunean. Oraindik argi ez dauden arrazoiak direla eta, motorrak kale-argi bat jo du, eta gidaria bertan hil da, iturri ofizialek azaldu dutenez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.