"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Sardina erreen usaina gertu da

San Pantalon Egunean Donibanen postua jarri nahi dute koadrilek datorren astetik aurrera aurkeztu behar dute eskaera; uztailaren 10era arteko epea dago.

San Pantaleon

Inork gutxik egiten dio uko sardinak jateari

Uztailaren 27an ospatzen dute Donibanen San Pantaleon Eguna, Santio Jaien barruan, tradizioak agindu bezala, bisitariei sardina erreak oparituz. Bada, egun horretan sardinak erretzeko postua jarri nahi duten koadrilek hilaren 20tik aurrera aurkez ditzakete eskaerak udaletxeko erregistroan. Uztailaren 10era arteko epea dute koadrilek. Postua jartzeko eskaeran datu hauek zehaztu behar dira: eskatzailea nor den, postuaren kokaleku zehatza, zer material behar duten, zenbat sardina-kutxa nahi dituzten, eta zenbat ikatz-zaku. Epea bukatu ondoren, izena eman duten koadrilen artean zozketa egingo da, eta bi koadrila aukeratuko dira San Pantaleon egunean sardinak banatzeko. Hautatutako bi koadrilek arduradun bana izendatuko dute banaketa egiteko. Udalak ohartarazi du ezarritako epean izena ematen ez duten koadrilek ez dituztela banaketa zerrendan sartuko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.