"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

592 elkartasun kilometro, oinez, korrika edo bizikletan

Bihar euskal presoekiko eta haien senide eta lagunekiko elkartasun ekitaldia antolatu du Sare Herritarrak.

Sarek antolatu du Zineforun Geltokia

Sarek antolatu du elkartasun iniziatiba

Bihar euskal presoekiko eta haien senide eta lagunekiko elkartasun ekitaldia antolatu du Sare Herritarrak. Oinez, korrika, bizikletan… 592 kilometro egitea da helburua. Izan ere, hori da bataz beste Errenteria-Oreretako euskal presoen senideek astero egin behar dituzten kilometroak espetxean duten seme-alaba, senar-emaztea, aita-ama edo laguna ikusteko. Distantzia hori bete nahi dute sakabanaketarekin amaitzeko, eta herritar guztiak deitu dituzte bat egitera. Horretarako kilometro bateko ibilbidea prestatuko dute, eta parte hartzaileek ibilbide horri nahi adina buelta eman beharko dizkiote 592 kilometro osatu arte denen artean. Zita, bihar Zumardian 11:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.