"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Don Boscoko bi irakasle, ekintzaileenak eta berritzaileenak

Carlos Lizarbe eta David Muñoz, Don Bosco Lanbide Heziketa zentroaren Elektronika saileko irakasleek, Euskal autonomia Erkidegoko (EAE) irakasle edo irakasle talde berritzaileenen eta ekintzaileenen saria jaso dute.

Irakasleak saria jasotzen.

Irakasleak saria jasotzen.

Carlos Lizarbe eta David Muñoz, Don Bosco Lanbide Heziketa zentroaren Elektronika saileko irakasleek, Euskal autonomia Erkidegoko (EAE) irakasle edo irakasle  talde berritzaileenen eta ekintzaileenen saria jaso dute. Tknikak eman die saria, Eusko Jaurlaritzak duela hilabete batzuk zabaldu zuen Irekin-Irakasle Ekin! programaren barruan. Lanbide heziketan ikasturtean zehar praktika onak erakutsi, eta berrikuntzarako eta ekintzailetzarako jarrera sustatu duten irakasleak saritzea du helburu programak. 62 proiektu aurkeztu zituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Joan den ostiralean egin zuten sari banaketa, eta guztien artean, Lizarbe eta Muñozek aurkeztutako  Teknologia gizartearen zerbitzura. Irrifarrak inprimatzen proiektuak irabazi zuen. 3D inprimagailuen bidez, behar duten pertsonentzat kostu txikiko protesi pertsonalizatuak sortzea du helburu proiektuak, eta irakasleekin batera, elektronika saileko ikasle boluntario talde bat ari da lanean.Ikasturtean zehar lau protesi eraiki dituzte, bi esku protesi eta  bi beso protesi, Coruña, Zaragoza eta Donostiako hiru haurrentzat eta Errenteria-Oreretako gazte batentzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.