"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Galiziako astea hitzaldiz eta gastronomiaz gainezka dator

Xose Estevez irakasle, idazle eta historialariak hitzaldia emango du Reina Aretoan bihar (asteartea) Manuel Maria e Euskal Herria izenburupean. 19:00etan hasiko da hitzaldi hori.

Galiziako Astea Errenteria-Oreretan

Galiziako Astea Errenteria-Oreretan

Galiziako astea bihar hasiko da Gipuzkoako Galiziako Etxeak antolatuta eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin. XXVII. ediziorako, hiru hitzaldi, produktu gastronomikoen azoka eta musika eskaintzarekin osatu dute egitaraua. Xose Estevez irakasle, idazle eta historialariak hitzaldia emango du Reina Aretoan bihar (asteartea) Manuel Maria e Euskal Herria izenburupean. 19:00etan hasiko da hitzaldi hori. Etzi, asteazkena, leku eta ordu berean hasita Galiziako musika tradizionalaz arituko da Manuel Gomez Garcia, Trisquele taldeko zuzendari eta gaitero nagusiak.  Xoan Alonso Dominguez Donostiako Galiziako Etxearen presidenteak Ametsa kaiolan (El sueño en la jaula) olerki emanaldia egingo du, bestalde, ostegunean Reina aretoan ereeta 19:00etan hasita. Asteburuarekin batera, Galiziako produktu gastronomikoak dastatzeko aukera helduko da. Ostiralean 20:00etan irekiko dute ofizialki postua eta larunbata eta igandean egun osoan zehar izango da zabalik. Asteburuan gainera emanaldia egingo du Trisquele taldeak 12:00etan Zumardian, eta Eguzki Fole folk taldeak larunbatean 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.