"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Lehen bandera Batelerentzat

Indartsu hasi dute liga San Juango emakumeek, Hondarribian jokatutako lehen estropada irabazita; Hibaika hirugarren izan da, Orioren atzetik.

Batelerak2

Batelerak, Txingudiko Banderarekin

Denboraldiko lehen estropada, eta lehen bandera. Primeran hasi dute San Juango emakumeek arraun denboraldia, atzo Hondarribian lehiatu zen Txingudiko Bandera etxera ekarrita. Guztira, bederatzi traineru lehiatu ziren atzo Hondarribian. Bigarren Orio helmugaratu zen, sei segundora, eta Hibaika hirugarren, zortzi segundora. Atzokoa Gipuzkoako Ligaren barruan lehiatuko dituzten hamalau estropadetatik lehena izan zen. Hurrengoa, larunbatean jokatuko da, Donibanen, 18:00etatik aurrera, I. Iberdrola Banderarekin batera. Sailkapena    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.