"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

U23 Faktoriak poteorako kamisetak salduko ditu

Oreretako Kuadrillen eguneko bazkarirako txartel gehiago ez ateratzea erabaki zuten joan den larunbatean U23 Faktoriak deitutako batzarrean parte hartu zutenek.

kuadrillen eguna orereta 2015

Txartel gehiago ez, baina poteorako kamisetak ersoteko aukera izango da.

Oreretako Kuadrillen eguneko bazkarirako txartel gehiago ez ateratzea erabaki zuten joan den larunbatean U23 Faktoriak deitutako batzarrean parte hartu zutenek. Change.org interneteko plataforman, madalenen barruan faktoria horrek antolatzen duen kuadrillen bazkarirako txartel gehiago saltzeko eskaera egin zuen errenteriar batek, eta horri erantzuteko batzarr irekia deitu zuten joan den larunbatean. Txartel gehiago beraz ez dituzte salduko, baina bai ordea bazkalostean egiten duten poteorako kamisetak. Horiek erosi nahi dituztenek gaur, bihar eta tezi izango dute aukera. Horretarako Agirre Lehendakariaren plazara joan beharko dute  18:00etatik 20:00etara eta kamisetek balio duten 10 euroak ordaindu eskaera egiterakoan. Poteorako kamisetak, kuadrillen bazkari egunean bertan, uztailaren 23an, banatuko dituzte Zumardiko kioskoan 16:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.