Plan Bereziari aurkeztuko dizkion alegazioen berri eman du Herrera Herrirak

Herritarrei beren sinadurarekin alegazioak bere egiteko deia luzatu diete.

Herrera Herrira., manifestazioa, biziberritzea

Herrera Herrirak Portuko Plan Bereziaren kontra deitutako manifestazioa, Trintxerpeko Euskadi Etorbidean.

Herrera Herrira herri iniziatibak Pasaiako Portuko Plan Bereziaren Berrikusteari egingo dizkion alegazioak aurkeztu ditu. Joan den hilean Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasaiako Portuko Plan Bereziaren berrikusteari hasierako onarpena eman zion, Herrera Herriak salatu duenez, Pasaiako Alkate Izaskun Gomezen oniritziarekin. Herrera Herriraren ustez, Plan Berezia babestuta, Pasaiako alkatea eta udal gobernua, Hirigintza Aholku Batzordearen kontra ari dira, baita 2011eko maiatzaren 18an Udalbatzarrak La Herrerarako antolaketarako irizpideen gainean hartutako erabakien kontra ere. Udalaren erabakiekin kezkatuta, Herrera Herrirak jakinarazi du  Hirigintza Aholku Batzordea deitzea eskatu duela, herriko beste hainbat eragilerekin batera, beraien ustez  “Pasaiako etorkizuna eta herritarrena jokoan” daudelako. Astea honetan bukatzen da Plan Bereziari alegazioak aurkezteko epea. Herrera Herrirak beren alegazioak “lehenbailehen” sinatu eta Trintxerpeko Sonesa Kirol dendan eta Lema liburu dendan uzteko deia luzatu die herritarrei. Bederatzi alegazio Guztira, bederatzi alegazio egin dizkio Herrera Herrirak Plan Bereziari. Ondokoak dira:
  1. “Gipuzkoako Foru Aldundiak  udaleko hirigintzako antolamendurako eskumenak usurpatzen ditu“.
  2. “Plan Berezia berraztertzeko eta izapidetzeko herritarren parte hartzea alboratu egin da. Herritarrek ez dute parte hatzeko aukerarik izan, eta udaleko hirigintzako eta ingurumeneko aholkularitza batzordea gutxietsi egin dute”
  3. “Plan Bereziaren berraztertzean ez dira kontuan hartu Pasaiako Udalak Herrerarako onartutako antolamendurako irizpideak eta helburua betetzen,  eta ez da udalak onartutako hirigintza proiekturik jasotzen”.
  4. “Portuko eremuetako antolamendurako Plan Bereziaren Berraztertzearen agiriaren hasiera bateko onarpena ez dator bat Herreraren ingururako hartutako agiri, azterlan, azterketa eta proposamenekin“.
  5. “Plan Bereziaren berraztertzeak gure herriaren etorkizuna hipotekatzen du, eta Herrera sendotzen du esparru logistiko izateko, eragozpenak jarriz, gizarte, ekonomia, eta hirigintza alorrean berroneratzeko”.
  6. “Onartutako berraztertzearen bitartez, porturako sarbide zuzenak oztopatzen dira, izan ere nahastu egiten dira porturako trafikoa eta hiritik Gomistegitik zehar datorren trafikoa, eta hiri-bideak hipotekatzen dira Pasaiako lonjarantz doazen tona kopuru handiko trafikorako. Halaber, agirian ez da etorkizunerako konponbiderik jasotzen portuko trafikorako, portuko barruko eremuetakoa denerako”.
  7. “Onartutako dokumentuan ez da jasotzen harremanik dagoenik itsasoaren eta herritarren artean, ez eta badiaren inguruko hiriguneetan bizi garenon arteko komunikazioetan ere”.
  8. “Onartutako agiria ez dator bat ingurumenaren ebaluaziorako prozedurekin, eta ez dira inolaz ere jasotzen Gipuzkoako Foru Aldundiak berak egindako irismen-agiriko zehaztapenak, GAON 2016-01-13an onartutakoak”.
  9. “Garatu nahi den berroneratzeko lehenengo ekintzan, alegia, Herrera Azkuenerekin lotzekoa den horretan, zer lortu nahi duten, horren kontrakoa egin da, hain justu ere”.
Alegazioan dokumentua  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.