Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Angelu eta Gasteizko hilketak salatuko dituzte Txoko Feministan

Udalak indarkeria matxista saihesteko formazio ikastaroa eman die Txosna Batzordeko kideei.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/06/23
Herenegun, egun bakar batean, lau emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima Euskal Herrian. Angelun (Lapurdi) emakume bat eta bere bi alaba, 11 eta 17 urteko bi neska, tiroka hil zituzten. Gizona, andrearen senarra eta bi nesken aita, hilda agertu zen etxean. Gasteizen, berriz, emakume bat hil zuela aitortu du gizon batek eta Zadorra ibaira bota zuela gorpua. Ibai horretan aurkitu zituen gorpuzkiak herenegun Ertzaintzak. Atxilotu egin zuten hilketa aitortu duen gizona. Lau hilketa horiek salatzeko, Antiju Morik talde feministak elkarretaratzea egingo du gaur arratsaldean, Txoko Feministan. 19:00etan hasiko da. Udalak bat egin du salaketa ekitaldiarekin. Hiru urruntze agindu berri Indarkeria matxista saihesteko Krisi Mahaia bigarren aldiz bildu da. Ohiko bilera izan da, xanistebanak lantzeko. Udaleko hiru sailetako —Alkatetza, Gizarte-Ongizatea eta Feminismokoak— herriko eragile feministekin bildu ziren. Anbulatorioko arduradunak ere bertan izan ziren, informazioa trukatzeko eta koordinazioa errazteko.
indarkeria matxista krisi mahaia

Krisi Mahaian eragile feministak, udala eta osasun zentroko kideak bildu dira.

Krisi Mahaiak herrian izan diren indarkeria matxista kasuen berri emateko baliatzen dute, besteak beste. Urtarriletik ekainera bitartean hiru urruntze agindu gehiago daude Oiartzunen, eta guztira 30 dira urruntze agindua bete behar duten gizon erasotzaileak. Datorren ohiko bilera azaroaren 25ean izango da. Formazio ikastaroa txosnentzat Udalak jakinarazi duenez, indarkeria matxista saihesteko duen “arduraren barruan”, formazio ikastaroa eskaini diete herriko ostalariei eta Txosna Batzordeari. Feminismo Sailak antolatu zuen atzoko bilera, eta udalak onartu duenez, “nahi baino jende gutxiagok” hartu zuen parte. Abiapuntu teorikotik hisi ziren: genero sistemak ulertu, indarkeria motak ezberdindu eta indarkeriaren zergatiak ulertzea. Indarkeria matxistaren kasu errealak identifikatu eta detektatzeko gakoak eman zituzten. Horrez gain, honakoak izan ziren jorratu zituzten beste gaiak: indarkeria matxistaren inguruan dauden mitoak desmuntatu, egon daitezken esperientziak partekatu, Oiartzunen dauden tresnak ezagutu, indarkeria identifikatu eta hauen aurreko jarrera egokiak identifikatzea izan zen bi orduko saioan Farapiko bi teknikariren egitekoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.