'Ontziratu zaitez!' kanpaina bigarren aldiz jarri dute martxan. Herriko arrandegi, urdaitegi et harategietan erabiltzeko tupperrak banatuko dituzte.

‘Ontziratu zaitez!’ kanpainako tupperrak Atez ateko bulegoan har daitezke.
Erosketak tupper ontziekin egitea sustatzeko kanpaina abiarazi dute udalak eta Ekoguneak, bigarren aldiz. Horrela, arrandegi, urdaitegi eta harategietan erosketak egiterakoan, plastikoa eta paperaren kontsumoa jaitsi nahi dute.
Atez ateko bulegoan —Doneztebe plazako Ibarburuene etxean— ontzi berrerabilgarriak banatzen hasi dira, tupperrekin erosketak egiteko ohitura bultzatzeko.
2014an egin zuten kanpaina lehen aldiz, eta arrakastatsua izan zela ziurtatu du udalak. Berriro jarri dute martxan, ontzi berrerabilgarriak erabilita erosketak egiteko ohitura errotu nahi dutelako.