Eremua ustiatzeko lehiaketa zabaldu du Behemendi Elkarteak. Hainbat baldintza lehenetsiko dituzte.
Makutso baserriko lursailak hartu ditu errentan Behemendik.
Behemendi elkarteak, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean, errentan hartu ditu Makutso baserriaren lursailak. 29.080 metro koadroko azalera dute. Lursaila bi zatitan banatuko dute, eta interesa dutenek ustiategia jar dezakete bertan, baratze funtzioa emanez gero. Jarduerak profesionala izan behar du, eta modu ekologikoan landatzea izango da lehentasuna.
Horretarako, lehiaketa ireki du Behemendik. Parte hartu nahi duenak, elkartearen bulegora jo beharko du (Mendiburu kalea, 14), hilaren 15a baino lehen. Bertan aurkeztu beharko dute erabilera proiektua.
Lehentasuna emango diete honako ezaugarri hauei, ezinbestekoak izango ez diren arren: nekazari gaztea iatea, Oiartzunen edo eskualdean erroldatuta egotea, nekazaritza ekologikoa lantzea, eskatzaileak duen formazioa edo langabezian egotea.
Informazio gehiago nahi duenak, 943 49 02 19 telefono zenbakira dei dezake, edo
Behemendi Elkartearen e-postara idatzi.