"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Presoen eskubideen aldeko xanistebanetako ekitaldiak galarazteko errekurtsoa jarri du Urquijok

Preso eta iheslarien aldeko txosnaren irekiera, pintxo potea, futbito txapelketako finala eta bazkaria galarazi nahi ditu Espainiko Gobernuaren ordezkariak.

carlos urquijo

Urquijo, Laudioko sanrokeetako bazkarian (Aiaraldea.eus).

Xanistebanetako preso eta iheslarien eskubideen aldeko lau ekitaldi galarazi nahian, errekurtsoa jarri du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkariak. Zehazki, honakoak dira auzitegiari debekatzea eskatu dizkion ekitaldiak: presoen eta iheslarien aldeko txosnaren irekiera (abuztuaren 2an), preso eta iheslarien eskubideen aldeko pintxo potea eta ondorengo bazkaria (abuztuaren 4an) eta festetako azkeneko egunean jokatuko den Aitor Txiki futbito txapelketako finala. Urquijok esan duenez, “festetan terroristak ez omentzearen alde” lan egingo du, eta alkateei bere jardunean laguntzeko deia egin die. Legean hala agintzen duelako ez ezik, “betebehar morala” duela azaldu du ordezkariak. “Inork ez luke Niza, Parisen edo Bruselan ISISen aldeko bazkaririk antolatuko”, gaineratu du laudioarrak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.