
Hondakin organikoak bereizten dituzten herritarrei hobariak izango dituzte zaborraren tasan.

Xanistebanetarako antolatutako lau ekitaldiren debekua salatu dute agerraldi jendetsu batean, Jai batzordeak deituta.

Euri zaparrada batzuek ez dituzte festa giroa zapuztu. Gauean danborrada egingo dute.

Sargoria egin arren, Herri Krosa eta auzoen arteko sokatira txapelketa egin dituzte, beste hainbat kirolen artean.

Haurtzaro Ikastolako ordezkariek botatako txupinak eman die hasiera jaiei, udaleko ordezkariek eta dantzariek soka dantzan aritu ondoren.

Herritar askok bat egin du Jai Batzordeak egindako deialdiarekin. Preso eta iheslarien aldeko ekitaldiak debekatzea "tristea" dela nabarmendu dute.

Larunbateko azken estropadan San Juan garaile izan arren, Hibaika izan da herrialdeko ligako txapeldun.

Haurren Eguna ospatzen ari dira, xanistebanetako azkenekoa. Haurrentzako hainbat ekitaldi egon dira, eta helduentzako, arkume jatea.

Xanistebanetako Gazteen Eguna ospatzen ari dira gaur. Eurena izan da protagonismoa, baina izan da gainontzekoentzako ekitaldirik.

Baserritarren Eguna ospatzen ari dira gaur xanistebanetan. Baserrietan ekoitzitako produktuak dastatu edota erosteko aukera egon da goizean, besteak beste.

Xanisteban Eguna da gaur, egun handia herrian. Goizeko ekitaldien ondoren, atsedena hartuko dute, arratsaldekoen zain.

Abuztuaren 1ero bezala, kultur ekitaldian festetako omenduei aitortza egin diete. Mugarrik, urtekariak eta kartelgileek ere izan dituzte aipamenak,