Txinalka antzerki taldean eman daiteke izena

Hilaren 19ra arte dago epea zabalik. Teresa Andonegi izango da aurtengo irakaslea.

txinalka

Txinalka antzerki taldekoak, obra batean.

Txinalka helduen antzerki taldean izena emateko epea zabalik da, eta hilaren 19ra arte egongo da zabalik. Udaletxean zein Elorsoro kiroldegian eman daiteke izena. Horretarako, izen emate orria bete beharko da. Bi toki horietan eskuratzeaz gain, bibliotekan, anbulatorioan, Garmendi txokolategian eta Makutxo eta Amazkar tabernetan topa liteke. Urte osoko matrikula 60 eurokoa izango da oiartzuarrentzat, eta 80 eurokoa kanpokoentzat. Izen emate orriarekin batera, ordaindu izanaren ziurtagiria entregatu beharko da. Laboral Kutxako 3035 0126 60 1260900006 kontu korrontean ingresatu beharko dira. Ikasturte honetan Teresa Andonegi aktorea izango da eskolak emateko ardura izango duena. Eskolak asteazkenetan izango dira, 19:00etatik 21:00etra, Karaez kaleko lokalean. Bestalde, Txinalkako kideek iaz landutako Oooh Paris! antzezlana taularatuko dute Gurutzeko festetan. Pilotalekuan izango da, 22:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.