"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

EH Bildu garaile Oiartzunen, botoen erdia baino gehiago pilatuta

Ezkerreko koalizio subiranistak nabarmen gailendu da, nahiz eta ia 400 boto galdu dituen. Atzetik geratu da EAJ, eta atzerago Elkarrekin Podemos.

hauteskundeak oiartzun

Bi emakume, Ergoienen botoa ematen.

Oiartzungo botoen %100 zenbatu denean, EH Bilduk irabazi ditu, beste behin, hauteskundeak Oiartzunen. Gehiengo absolutuz irabazi dute, eta bigarren alderdiari, EAJri, boto kopurua bikoiztu diote. Ezkerreko koalizio subiranista udalerriko hautesleku guztietan gailendu da. Irabazi arren, 2012ko hauteskundeekin alderatuta, ia 400 boto galdu dituzte gaurko irabazleek. EAJk sei irabazi ditu. Abstentzioa ia bi puntu handiagoa izan da, eta erroldaren %65,02k egikaritu du botoa emateko eskubidea. Beste mota bateko hauteskundeak ziren arren, nabarmen jaitsi da Elkarrekin Podemos. Ekainean, Madrilgo Gorteak aukeratzen ziren hauteskundeetan, 1.472 boto jaso zituzten, eta gaurkoetan 644. PSE-EE eta PPk beheranzko joeran jarraitzen dute, eta Legebiltzarrean sartzeko nahia zuen Ciudadanos gainditu du alderdi animalistak.
  • EH Bildu: 2.850.
  • EAJ: 1.367.
  • Elkarrekin Podemos: 644.
  • PSE-EE: 145.
  • PP: 126.
  • PACMA/ATTKAA: 29.
  • Ciudadanos: 28.
  • Ganemos: Si se puede: 18.
  • Recortes Cero: 7.
  • Libertate Nafarra: 5.
  • Partido Familia y Vida: 2.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.