Truk txapelketa antolatu du Aldeguna elkarteak, ostegunerako

Arratsean jokatuko dute Arraguako elkartearen egoitzan. Errepeska jokatzeko aukera egongo da.

truk jokoa

Ostegun arratsean izango da Aldeguna elkartearen truk txapelketa.

Datorren ostirala, hilak 7, jaieguna izanik, Arraguako Aldeguna elkarteak truk txapelketa antolatu du bezperarako. Izena emateko epea ostegunean bertan, 22:00etan, bukatuko da. Parte hartzaileek errepeska jokatzeko aukera izango dute. Honakoa izango da Aldeguna elkartearen truk txapelketan banatuko diren sarien zerrenda: Txapelketa (12 euro)
  1. Arkume eder bat, bi legatz eta bi kilo txuleta.
  2. Bi legatz eta hiru kilo txuleta.
  3. Bi legatz eta bi erreserbako Errioxako ardo botila.
  4. Bi oilasko eta bi kriantza Errioxako ardo botila.
Errepeska (6 euro)
  1. Bi legatz eta bi kilo txuleta.
  2. Bi langostino kaxa eta bi xanpain botila.
  3. Bi oilasko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.