Enpresetan euskara gehiago erabiltzeko proposamenaren azkeneko zirriborroa adostuko dute. Lanin proiektuaren balantzea hilaren 27an egingo dute.
Ostegunean egingo dute Lanin proiektuko azkeneko bilera, Elorsoron.
Enpresa txiki eta ertainak euskalduntzea helburu duen Lanin egitasmoaren azkeneko bilera egingo dute datorren ostegunean. Enpresetako, euskalgintzako eta gaiarekin interesa duen edonork har dezake parte bertan. Bilera 19:00etan hasiko da, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan.
Datozen hiru urteetan enpresa txiki eta ertainetan euskararen presentzia handitzeko proposamenaren azkeneko zirriborroa adostea izango da bileraren helburua.
Horrez gain, hilabete bukaeran —hilaren 27an, hain zuzen ere— azken hilabetetan egindako prozesuaren emaitzak aurkeztuko dituzte Ahizek eta udalak. Aurkezpen ekitaldi hori ere irekia izango da.