Herritarren mugikortasun ohiturak jakiteko inkesta egingo du udalak

Udalaren webgunean eta Xorrolan banatuko duten galdetegian bete daiteke inkesta, azaroaren 4ra arte.

xorrola

Xorrola herri barneko autobusak geltoki berria izango du Iturriotzen.

Oiartzungo Udalak herritarren mugikortasun ohiturak ezagutu nahi ditu. Horretarako, bihartik aurrera, inkesta betetzeko aukera izango da udalaren webgunean zein Xorrolan banatuko dituzten galdetegietan. Inkesta “motza eta erantzuteko erraza” izango dela ziurtatu dute. Herritarren mugikortasun ohitura orokorrez gain, Xorrola eta taxibusa bezalako zerbitzuak baloratzeko eskatuko diete. Jasotako emaitzekin eta ateratako ondorioekin, mugikortasun arloan aurrera begirako planteamenduak egingo ditu udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.