ogiberri

Hankekin eta arimarekin

Pasaiako Ogi Berri Azkuene Triatloi Taldeko sei kidek 100 kilometroko lasterketa bati, mendikoa, egingo diote aurre asteburuan, Madrilen. 32 orduko muga dute hori egiteko

gaetxe skate park

Skaterrek Gaetxe ondoko parkea erabil dezakete jada

Uztailean egingo dute inaugurazio ofiziala. Bitartean skate park berriaren errodajea egin daiteke.

Erzibengoa, Txasko eta Garmendia gaurko agerraldian.

Helduen artean ere, bizikletaren erabilera sustatu nahi dute

Hemezortzi urtetik gorakoei begira, bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu dute udalak, Gurpilartean elkarteak eta foru aldundiak.

Bultaco, ziriza

[Argazkiak] Motorzaleek hartuko dute herria, III. Art Ride erakusketak erakarrita

Ziriza etxean moto zaharren bilduma ikusgarriak ikusgai daude; igandera arte egongo da zabalik erakusketa.

olatz mitxelena
Eskuinean, Ane Santesteban

Ane Santesteban: "Txikitako ametsa beteko dut"

Abuztuaren 7an hartuko du parte Rioko jokoetan txirrindulari errenteriarrak errepideko proban, eta bertara presiorik gabe iritsi nahi duela esan du.

Kuadrillategi

Kuadrillategiko piratek badia abordatuko dute igandean

12:00ak inguruan uretaratuko dira, Albaolaren ontziralekutik.

olatz mitxelena
Egunero dute zabalik alkartetxea 18:00etatik 20:00etara posta bidezko bozkarekin laguntzeko.

Pegada koloretsuarekin hasiko du kanpaina EH Bildu-k

Ostiral arratsaldean hasiko du kanpaina Oreretako EH Bilduk, eta horretarako pegada koloretsua antolatu dute

Larunbatean zabalduko dute udako igerilekua

Hilabete osoan zehar 11:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Uztailean bi orduz zabalduko dute ordutegia, 10:00etan zabaldu eta 21:00etan itxiko dute igerilekua, eta abuztua eta irailean, berriz, ekaineko ordutegi bera izango du.

intxixu.trail

[Bideoa] Intxixu Trail, ikuskizuna ziurtatua

Indarrez dator aurtengo Intxixu Trail, bi ibilbiderekin, orain arte parte hartzaileen kopuru handienaren bila. Igandean da.

Ekintzaileak laguntzeko deialdia abian du Lanbidek

Oarsoaldeak zazpi proiektu diruz laguntzeko aukera izango du Oarsoaldea Garapenerako agentziaren bidez.

Ahoskerak ez du sekreturik Forvon

Hizkuntzak ezagutu gabe, horiekin eroso aritzeko aukera eskaintzen du ‘forvo.com’ erremintak. Munduko ahoskera hiztegi handiena da Oiartzunen sortu eta egun Errenteria-Oreretako Torrekuan egoitza duen proiektua.

Iazko Wheels and Waves Jaizkibelen.

Trafiko mozketak bihar, Wheels & Waves jaialdiaren harira

Wheels and Waves jaialdia dela eta Gi-3440 errepidean trafiko mozketak egingo dituzte (Jaizkibel Hiribidea)09:00etatik 19:00etara.

xorrola

Xorrolaren Iturriozko geltokia tokiz aldatuko dute

Astelehenean jarriko da indarrean geltoki aldaketa, eta markesina izango du haize eta euritik babesteko.

gipuzkoa zutik

Oiartzuar talde batek Gipuzkoa Zutik-en erraiak botatzeko deia egin du

Gaur arratsaldean Donostiako kanpaldira joateko zita jarri dute.

Lavictorie. donostia 2016

Larunbatean porturatuko dira Pasaian 'La Victorie' estropadako belaontziak

Pasaiako Udalean harrera ofiziala egingo diete parte hartzaileei igandean, 11:30ean.

olatz mitxelena
Madalenei begira jai parekideen alde eta eraso sexisten kontrako kanpaina abiatu du udalak.

Txupinazoa udaletxetik ikusteko zozketa egingo du udalak

Bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu (10 pertsona) eta 21ean egingo dute zozketa.

Ekaitza

Udalaren aitortza jaso du Ekaitzak bere 25. urteurrenean

1500 euro jasoko dituzte ospakizunen antolakuntzarako.

olatz mitxelena
Edukiontziz bete lehen merkantzia-ontzia portutik irteten

Bigarren itsasontzia Pasaia-Amberes biderako

Udatik aurrera Britainia Handira ere iritsiko da edukiontzien garraiorako linea.

olatz mitxelena
Xanistebanetako pala txapelketa

Xanistebanetako pala txapelketa abian da

Aste honetan hasi da ligaxka fasea, Kontzejupean. 56 bikotek hartu dute parte.

Ikuska2015, aurkezpen

Ikuska, atzerako kontaketa hasi da

Abuztuaren 26ra arte bidali daitezke lehiaketarako film laburrak.

olatz mitxelena
Gehiago