Soinuenearen Neguko Kontzertua, larunbatean

Balbarda taldea eta Larraungo dantzariak ariko dira arratsaldeko emanaldia. Ondoren, afaria egingo dute.

balbarda

Balbarda talde madrildarra ariko da larunbatean.

Soinueneak Neguko Kontzertua egingo du datorren larunbatean. Ohi bezala, musika emanaldiaz gain, afaria ere antolatu dute. Kontzertua 18:30ean hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Madrilgo Balbarda taldeak Iberiar Penintsulako musika tradizionala joko du, eta horrez gain, Larraungo dantzariek emanaldia eskainiko dute. Juan Mari eta Aitor Beltran, Errege Balda eta Ander Barrenetxea izango dira musika jartzeko ardura izango dutenak. Bost euroko prezioa izango du kontzertuak, eta afarira joan nahi izanez gero, hamabost euro gehiago ordaindu beharko dira. Otordurako erreserbak telefonoz egin beharko dira, Soinuenera deituz (943 49 35 78). Bestalde, goizean, haurrentzako tailerra egingo dute, Herri Musikaren Txokoan. Abaraxka ludotekarekin batera, Juan Mari Beltranek eta Larraungo dantzariek antolatu dute tailerra, familia guztiarentzako. Aulki dantza eta ingurutxoa ezagutzeko aukera izango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.