Zerga eta tasetan salbuespenak eta hobariak eska daitezke

Otsailaren 28ra arte egin daiteke eskaria, hainbat baldintza betez gero.

Udal zerga eta tasen ordainketan salbuespenak eta hobariak eska daitezke otsailaren 28ra arte. Eskaera udaletxean egin beharko dute baldintzak betetzen dituzten oiartzuarrek. Salbuespenen onuradunak izango dira Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata gainditzen ez dutenak dira, baita ere gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren prestazio ekonomikoen onuradun direnek. Zerga eta tasa batzuetan, hobariak aurreikusten dituzte baldintza batzuk betetzen dituztenentzako. Adibidez, familia ugarientzako. Bi kasuetan dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute udaletxean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.