Ugaldek eta Imazek etxean jokatuko dituzte binakako partidak, hilaren 22an

Promozio Txapelketako Ugalde-Martinez / Elordi-Erostarbe eta Lehen Mailako Urrutikoetxea-Imaz / Ezkurdia-Merino II.a partidak izango dira Madalensoron.

Ander Imaz, debuta

Ander Imaz Urrutikoetxearekin ariko da.

Pilota profesional jaialdia antolatu dute hilaren 22rako. Eskuz binakako bi partida jokatuko dituzte Madalensoron, eta oiartzuar banak jokatuko dute norgehiagoka bakoitzean. Lehenengo partida, Promozio Txapelketari dagokiona izango da. Zehazki, final laurdenetako ligaren bigarren jardunaldiari dagokiona. Andoni Ugalde oiartzuarrak Iñigo Martinez atzelari beratarrarekin osatzen duen bikotea Aitor Elordi eta Xabier Erostarberen kontra ariko dira. Bigarren partida, berriz, Lehen Mailako Eskuzko Binakako Txapelketarena izango da. Kantxara aterako den beste oiartzuarra —Ander Imaz— Mikel Urrutikoetxearekin batera lehiatuko da Joseba Ezkurdia eta David Merinoren kontra. Ligaxkako zortzigarren jardunaldia izango da kasu horretan. Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da. Kantxako sarrerek 22 euro balioko dute aldez aurretik erosiz gero (25 euro egunean bertan). Goiko harmailetakoek, berriz, hamabost. Sarrerak Miren Tabernan, Elorsoro kiroldegian eta Oiarperen bulegoan eros daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.