"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Aholkularitza zerbitzu berria kirol guneetan

langileek ariketa fisikoa egiteko banakako programa prestatuko diete

Makina berriak jarri dituzte Donibanen

Makina berriak jarri dituzte Donibanen.

Urte berriarekin batera jende askok jotzen du kiroldegietara. Askotan, baina, zalantza asko izaten dituzte  erabiltzaileek; beren beharretarako zein jarduera hautatu, aparatuak nola ibili… zalantza asko izaten dira. Bada, zalantza horiek argitze aldera aholkularitza zerbitzu berri jarri dute martxan. Osasuna, gorputzaren sasoia, edota kirol-errendimendurako jarraipena egitea… denetarako aukera eskainiko dute. Interesdunek kirolguneetako harrera-lekuetan galdetu besterik ez dute, eta gaian adituak diren langileek ariketa fisikoa egiteko banakako programa prestatuko diete, norberaren ezaugarri eta beharretara egokitua.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.