Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lehen garaipena lortu du Oiartzunek, Espanyolen kontra

75 minutu behar izan zituzten markagailua mugitzeko. Partidako azken minutuak, atzo, ez ziren zorigaiztokoak izan; Carolek bigarren gola sartu zuen.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/01/16
espanyol-oiartzun

Partida oso lehiatua izan zen atzokoa.

Oiartzunek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen atzo eguerdian. Gainera, Lehen Mailara bueltatu zenetik, etxetik kanpo lortutako aurreneko garaipena izan zen Bartzelonako Dani Jarque futbol hirian. Arerio zuzena da Espanyol, eta partida hasieratik bi taldeak gogor lehiatzera irten ziren zelaira, eta zelai erdian trabatu zen jokoa. Hori bai, etxekoak izan ziren lehen bi aukerak sortu zituztenak. Oihana Aldairen ate ingurura hurbildu ziren, baina ongi aritu zen oiartzuarren atezaina. Abisu horien ondoren, lehengo bidera itzuli zen partida. Hirugarren aukera bat izan zuten Espanyolekoek, aldagelara joan aurretik. Bigarren zatia ere lehia estuarekin hasi zen, baina jokoa zelai erdian pilatu beharrean, joan etorriko partida bihurtu zen. Aukera batzuen ondoren, bigarren zatiaren ordu erdian iritsi zen lehen gola. Joana Arranzek sartu zuen, kornerreko jokaldi nahasi batean. Bukaeran, berdinketaren bila joan ziren kataluniarrak. Aurreko partidetan azkeneko minutuetan puntu asko galdu zituen Gari Argoteren taldeak. Baina atzo ez. Are gehiago: kontraeraso bat probestu zuen Carolek oiartzuarren bigarrena sartzeko. Urtea ederki hasi du Oiartzunek, bi partidatan lau puntu lortuta. Espanyolek berak markatzen mailari eustea postua. Oiartzun bi puntura dago eta, gainera, average-a eskuratu du. Bi asteburu barru Albaceten jokatuko du talde urdinak. Ea bide beretik jarraitzen duten. Hona Oiartzungo taldeen gainontzeko emaitzak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Touring-Oiartzun: 1-0.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Leioa: 0-0.
Gizonen Lehen Erregionala. Igoera Fasea.
  • Axular Isturin-Oiartzun B: 1-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Hirugarren Maila
  • Oiartzun-Laskorain: 2-2.
Gipuzkoako Lehen Maila
  • Power Rangers-Cecilia Fruta Denda Kebab Lasarte: 4-5.
Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Miren Taberna-Anoeta: 3-4.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzungo Saskilagunak-TAKE Orbela taberna: 46-63.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.