"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

[Galeria] Pasaian hasi da San Sebastian Egunaren ospakizuna

Haurrak izan dira danborrak astintzen lehenak.

danborrada, san sebastian eguna

Guraso eta aiton-amonen aurrean jo dute Antxoko ikastolako txikiek.

Ohi bezala bandera altxa aurretik hasi da San Sebastian Egunaren ospakizuna Pasaian. Ikasleak irten dira gaur arratsaldean kalera, eta beren danborraren hotsez aritu dira kaleak alaitzen, lau barrutietan. Gauean, berriz, helduek hartuko dute jaiaren lekukoa. Tabernak eta elkarteak lepo, Gipuzkoa plazan bandera altxatzera itxaron gabe ere, festa giroa nagusituko da Pasaiako txoko askotan. Bihar, azkenik, Anunciata ikastetxearen eskutik jarraituko du festak. Goizean ikasleak irtengo dira Donostiako danborradan, baina aurretik Antxoko Gure Zumardian joko dute. Ikastetxeko helduen danborrada, berriz, arratsaldean irtengo da. Altzatik barrena desfilatuko dute, ibilbidea Eskalantegi kalean bukatzeko.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.