Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zinema zikloan elkar ikusiko dugu...

Film laburren zikloa egingo dute, bigarren aldiz, gaurtik hasita. Elkarte bat osatu dute, Zinegileak, herrian zinemazaletasuna bultzatzeko.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/01/20
zinegileak

Isabel Mancebo Balda.

Nuovo Cinema Paradiso filmak Siziliako herri bateko zinema areto bat du ardatz, eta haren inguruan, zuzenean edo zeharka, gertatzen dena kontatzen du. Filmean aurrera joan ahala, dekadentzian doa Adan eta Evaren bizilekuaren izena zuen zinema aretoak. Oiartzunen, berriz, bide hori atzetik aurrera egiteko asmotan dabil Zinegileak elkartea. Alegia, zinemarekin lotutako jarduerak ia ez egotetik horiek sustatzera. 2015aren bukaeran eta 2016aren hasieran film laburren lehenengo zikloa egin zuten Oiartzunen. «Gure aldetik sortu zen film laburren emanaldia. Gure lan batzuk jarri genituen, baita beste batzuenak ere», gogorarazi du Kote Camacho antolatzaileak. Pasa den urte bukaeran Zinegileak elkartea eratu zuten iaz antolakuntzan aritu zirenek, eta izen horren aterpean antolatu dute bigarren zikloa. Gaur hasiko den zikloa izan du akuilua. Camacho: «Aurtengo zikloa sortu da udalak hala eskatu digulako. Zerbait luzeagoa nahi zuen udalean dagoen talde berriak, eta hilero zerbait eskaintzea. Zinemara ohitzen joatea zen helburua». Zinegileak Camachok berak eta Joel eta Ali Rodriguezek osatzen dute. Badituzte ideiak eta proposamenak gomendatzen dizkietenak, zein baita antolakuntzan laguntzen dieten kolaboratzaileak ere: Nagore Vega, Goren Alkiza, Arantza Balentziaga eta Oihana Andueza. Sarea sortu nahian Emanaldiez gain, «epe luzera», zerbait gehiago eskaini nahi du Zinegileak elkarteak. «Iaz, gidoi tailerra egin genuen. Horrez gain, film laburrak ere egin ditugu. Orain zikloarekin zentratuta gaude, eta aurrera begira, horrelako gauzak egin bahi ditugu», azaldu du Camachok. Izan ere, zinemagintzaren loraldirako, zikloa izango da kimua. «Orain, zineman, Oiartzunen ez dago ezer», penatu da Camacho. «Badakigu jende askok ikasi duela zinemagintza, jende asko dabilela horren inguruan. Zikloa bada aukera jendea gerturatu eta elkar ezagutzeko. Horrek giroa, sarea, elkarlana sortuko du», gaineratu du. Ciutat morta, lehena Gaur izango da zikloaren lehenengo emanaldia, udaletxean. Xavi Artigas eta Ortegaren Ciutat Morta eskainiko dute, 19:00etatik aurrera (saio guztiak ordu horretan izango dira). 4F kasua izenekoa aztertu zuten 2013an egindako dokumentalean. Kasu horretan espetxeratutako Rodriren ama Marina Huidobro eta filmaren gidoigile Jesus Rodriguez izango dira Oiartzunen, baita Ortega zuzendaria bera ere. Izan ere, egileak hurbilarazi nahi dituzte Oiartzungo pleno aretora. Zinearekin gozatu nahi duenak, badu horretarako aukera. Joxe Ripiauren hitzak moldatuz, Film zikloan ikusiko gara…
  • Otsailak 24: I´m not from here (Maite Alberdi); Gure hormek (Maider Fernandez eta Maria Elorza); eta Homing (Xabier Iriondo).
  • Martxoak 17: Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea); Zepo (Cesar Diaz Melendez); Bird Boy (Pedro Rivero eta Alberto Vazquez); I Said I Would Never Talk About Politics (Aitor Oñederra); eta Decorado (Alberto Vazquez).
  • Apirilak 21: Pedalo (Juan Palacios).
  • Maiatzak 12: Boye (S. Arabia).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.