"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Allerru taldeko Ekhiñe Rivas eta Ekain Jimenez, pistako Gipuzkoako txapeldun

Allerru taldekio kideez gain, Errenteria-Oreretako Augar-Laguntasuna taldekoek parte hartu dute Gipuzkoako Txapelketan: bertako Imanol Isasa, brontzea.

allerru.pista

Allerruko kideak, Gipuzkoako Ligako sariak eman zituztenean.

Allerru Txirrindularitza Eskolako kideek duten maila izugarri ona erakutsi zuten berriz ere Gipuzkoako Txirrindularitzako Pista Txapelketan. Eskolako kide Ekhiñe Rivas emakumeetan, eta mutilen kadeteetan Ekain Jimenez herrialdeko txapeldun izan ziren larunbatean Anoetako belodromoan egindako proban. Emaitza izugarri ona. Ondo egindako lanaren seinale. Ekhiñe Rivasek aurreko asteburuan lortu zuen Gipuzkoako Liga, ligaxkako zortzigarren proba ere irabazita. Hori nahikoa ez, eta oiartzuarrak nagusitasun lasaiarekin eraman zuen egun bakarreko proba zakura. Apartekoa. Txapelketako lau probetan (scratch, tempo, eliminazioa eta puntuaketa) oso erregular ibili zen. Emakumeetan Allerruko Leire Maya zortzigarren izan zen, Onintza Agirrezabala bederatzigarren, eta Ane Herran hamaikagarren. Ekain Jimenezek, bere aldetik, herrialdeko ligan seigarren bukatu zuen, baina txapelketan podiumaren gorenera igotzeko aukera izan zuen. Mutilen kadeteetan Allerruko Unax Leibar zazpigarren izan zen, eta Iñaki Ramirez hemezortzigarren. Augar-Laguntasuna Errenteria-Oreretako Augar-Laguntasuna taldeko kideek ere izan zuten ordezkaritza Gipuzkoako Txirrindularitzako Pista Txapelketan. Hala, mutilen juniorren lehian Imanol Isasak brontzezko domina lortu zuen, eta laugarren izan zen Beñat Felipe. Aitor Arostegi hamahirugarrena izan zen maila horretan. Open Mailan Unai Illarregi seigarren izan zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.