"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Haur eta gazteekin asanblada irekiak egingo ditu Marea Gorak

Azarotik urtarrilera, 600 lagunetik gora bildu dira proiektuaren bueltan, dituzten nahiak eta kezkak partekatzeko.

Itziar Ostolaza eta Eñaut Garzia plana aurkezteko egin zuten agerraldian.

Itziar Ostolaza eta Eñaut Garzia plana aurkezteko egin zuten agerraldian.

Parte hartze prozesua egiten ari da haur eta gazteekin Errenteriako Udala Marea Gora planaren barruan. Azarotik urtarrilera, 600 lagunetik gora bildu dira proiektuaren bueltan, dituzten nahiak eta kezkak partekatzeko. Hurrengo urratsa egingo dute orain, diagnosia amaitzeko, asanblada irekiekin. Nerabeek (13-17 urte) datorren ostiarelan izango dute bilera 17:30ean Merkatuzarren; haurrak (0-12 urte)  ordu eta leku berean bilduko dira otsailaren 3an, ostiralarekin; gazteek (18-30 urte) berriz, otsailaren 4an, larunbata, izango dute asanblada 11:00etan. Haur eta gazteen iritziak jasotzeko hiru bide erabili ditu orain arte udalak:  30 eragilerekin egindako bilerak; ikastetxe zein ludoteketan egindako mapeoak, eta on-line bidezko galdetegia. “Parte hartzea gehiago zabaldu nahi genuen, eta horregatik egingo ditugu orain asanblada irekiak”, azaldu dute antolatzaileek. Asanblada horiekin batera amaituko da diagnostiko fasea, berri bati ekiteko. Hiru proiektu abiatzeko konpromisoa Bildutako iritzi guztiekin proiektuak martxan jarriko dituzte hurrengo fasean. “Adin tarte bakoitzeko gutxienez proiektu bat abiatzeko konpromisoa hartu du dalak–zehaztu dute– Horiek zein forma izango duten parte hartzen jarraitu nahi duten haur eta gazteek erabakiko dute. Iritzia ematetik, beren egoera hobetuko duten erabakiak hartzera pasako dira”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.