Oiartzungo Korrika Batzordea lehen aldiz elkartuko da bihar arratsaldean Fermiñenen. Apirilaren 4an pasatuko da Korrika herritik.
Apirilaren 4an pasatuko da Korrika.
Korrika 20 apirilaren 4an pasatuko da Oiartzundik. Denbora asko falta dela dirudien arren, Oiartzungo Korrika Batzordea bihar bertan hasiko da euskararen aldeko lasterketa prestatzen.
Bihar arratsaldean bilduko da lehen aldiz herriko Korrika Batzordea. Fermiñenen jarri dute zita, Intxixu-AEK euskaltegian zehazki (bigarren solairua). 17:00etan hasiko da bilera. Oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte har dezaten. Informazio gehiago, telefonoz (943 49 39 57) edo e-postaz eskura daiteke.