"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Bibliotekako lehen solairua eraberrituko dute

Haurren saila "atseginago" egiteko asmoarekin ia astebetez itxita egongo da lehen solairura. Zenbait zerbitzu eta ordutegik murriztuko dituzte.

Manuel Lekuona biblioteka

Manuel Lekuona biblioteka.

Manuel Lekuonako haurren saila eraberrituko dute datorren astetik aurrera, “atseginagoa” izan dadin. Zehazki, hilaren 15etik 21era egingo dituzte itxuraldatzeko lanak. Horregatik, hainbat ordutegi eta zerbitzu murriztuko dituzte zazpi egun horietan. Bibliotekako lehen solairua itxita egongo da, eta haurrek ezingo dute mailegurik egin. Liburuak eta DVDak maileguan hartu dituztenek, ordea, liburutegiaren kanpoko buzoian utzi ahal izango dituzte. Liburutegiko helduen saila eta ganbarako Ikasle Gelaren gutxieneko ordutegiak 08:00etatik 14:30 izango dira, eta eta beheko gela 09:00etatik 21:00etara irekita egongo da, baina helduen erabilerarako bakarrik. Ez da Manuel Lekuona bibliotekan azkenaldian egin dituzten aldaketa bakarrak izan. Horrela, Ikasle Gelak ohiko ordutegia —obrek iraun artean salbu— berreskuratu du, datozen azterketetara arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.