Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Udalarekin bildu nahi du Lezon Ondo Ai Gea taldeak

Altamiran edukiontzien sistema ezarri denetik errefusa "boskoiztu" egin dela salatu du Lezon Ondo Ai Gea taldeak. Entzungor izatea egotzi diote udalari.

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2017/02/11
lezon ondo ai gea 1

Udalarekin biltzeko nahia agertu dute Lezon Ondo Ai Gea taldeko kideek.

Orain dela hilabete inguru, Altamiran hondakinen bilketa sistema aldatu zuten. Horren harira, gaur azaldu dutenez, Lezon Ondo Ai Gea taldeak agerraldia egin du. Adierazi dutenez, Altamirako bilketaren jarraipena egin dute, “edukiontziei argazkiak aterata, auzokoekin hitz eginez…”, baita hondakin kopuruaren informazioa lortuz. Horrela, 450 biztanle dituen Altamiran, astero bataz beste 900 kilo errefusa jaso dituzte. “Datu hori herri osora ekarriko bagenu”, alderatu dute, “astero 12.000 kilo errefusa inguru bilduko lirateke”. Jakinarazi dutenez, Lezoko kaskoan astero 2.500 kilo jasotzen dira, etxeko errefusa eta kaleak garbitzeko makinak kontuan hartuta. “Beste era batean esanda”, argitu dute, “atez ateko bilketarekin herritar bakoitzeko astean 0,45 kilo errefusa jasotzen baziren, Altamiran epe berdinean bi kilo jasotzen dira”. Horregatik, salatu dute Altamiran jasotzen den errefusa “bost bider” handitu dela. Errefusa hori organikoarekin eta birziklagarriak diren materialekin nahastuta dagoela salatu dute. Era berean, edukiontzi marroietan “organiko kopuru txikia” ikusi dutela ziurtatu dute, eta bertan inpropio ugari —”bereziki plastikoa eta kartoia”— agertu direla. Erantzunik ez Lezon Ondo Ai Gea taldea orain dela bost urte sortu zela gogoratu dute. “Urte luze hauetan lanean aritu gara, hondakinen bereizketaren eta birziklatzearen alde eta errausketaren kontra”, esan dute. Udalarekin hainbat bilera egin dituztela nabarmendu dute, eta sistema mistoa jartzeko akordiora iristeko gai izan zirela. “Hala ere”, kexu dira, “azken hiru hilabeteetan hiru proposamen sartu ditugu udalean, eztabaidatzeko modukoak. Ez dugu inolako telefono deirik jaso, ez dakigu zer ari den gertatzen”. Gaineratu dutenez, eurekin hitz egiteko “ez da gu bezala pentsatu behar”, eta lan boluntarioa egiten dutela kontuan hartuta, “errespetu merezi” dutela aldarrikatu dute. “Guk hondakinei buruz hitz egin nahi dugu, ingurumenaz, osasunaz, herritarren diruaz… baina udaleko ordezkariek ez dute gurekin bildu nahi”. Aste honetan bertan udalarekin biltzeko eskaera zehatza egin dutela jakinarazi dute. Gabon kanta baten zati batekin bukatu dute agerraldia: “Ez beldurtu gurekin/ezagunak gera/borondate onakin/goaz hitz egitera”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.