"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ez ohiko plenoa egingo dute etzi

Tramitezko puntu bat aztertuko dute zinegotziek,08:30etik aurrera.

urtarrileko plenoa oiartzun

Urtarrileko plenoa.

Oiartzungo Udalbatzak plenoa egingo du etzi goizean. Tramitezko puntu bat aztertuko dute, 08:30etik aurrera. Zehazki, honakoa izango da aztertuko dutena, udalak jakinarazi duenez: “Udal honek, ELI-2 eremuko sistema orokorraren desjabetzapenerako espedientean balio doiaren aparteko izapidetza irekitzea erabaki zuen eta lurraren jabeari, Inmobiliaria de Orio Txoko Txiki S.L.ri, 2016ko abenduaren 7ko 1205 zk.ko Dekretuaren bidez estimazio- orria aurkezteko 20 eguneko epea ematea erabaki zuen. Partikularrak 2017ko urtarrilaren 20an estimazio-orria aurkeztu duelarik, Nahitaezko Desjabetzapen Legearen 30. artikuluak Udalari 20 eguneko epea ematen dio estimazio-orri horretan jasotako balorazioa onartu edo baztertzeko, kasu horretan udalaren estimazio-orria onartuz. Ondorioz, erabakia eta jakinarazpena 2017ko otsailaren 17a baino lehen egitea ezinbestekoa da”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.