"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

[Bideoa] Hibaika emakumeetan, Hondarribia gizonetan

Sabin Etxabegureni omenaldi hunkigarria eskaini zion arraun munduak larunbatean

Hibaika, Orioko Jaitsiera

Neguko lehen estropada irabazi dute Hibaikako neskek, eta Sabin Etxabegureni eskaini.

Garaipenarekin omendu zuen Hibaikak Sabin Etxebaguren lehengo larunbatean, Oriako Jaitsieran emakumeen estropada irabazita. San Juango Batelerak izan ziren bigarren, 47 ehunenekoetara baino ez,  eta Orioko emakumeak hirugarren. Mutiletan, berriz, Ama Guadalupekoak izan ziren jaun eta jabe. Oriotarrak, estropadaren antolatzaileak, bigarren iritsi ziren helmugara, eta hirugarren bermeotarrak. Traineruak elkartuta eta arraunak goratuta agurtu zuen arraun munduak Hibaikako Sabin Etxabeguren estropada bukatu berritan. Larunbatekoa traineruan neguko lehen zita izan zen, eta aurki heldu dira hurrengo biak: hilak 25ean lehiatuko da Hondarribiko XVII. Jaitsiera, eta martxoaren 25ean San Pedrok urtero antolatzen duen testa. Oriako Jaitsiera, emaitzak      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.