Belar bolen plastiko erabilia jasoko dute datorren astean
Belar bolen plastikoa uzteko bost gune prestatuko dituzte, beste hainbeste auzotan.
Belarrak biltzeko plastiko erabiliak jasoko dituzte datorren astean, Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez. Zehazki, asteazkenean jasoko dituzte plastikoak, eta bezperan edo astelehenean utzi ahal izango dira propio prestatuko dituzten bost gunetan.
Honakoak izango dira plastikoak uzteko bost gune horiek: Zerradi poligonoko ekarpen-gunea (Ugaldetxo); Arbelaitz bideko sarrera (Ergoien); Bizardia Elkartea (Gurutze); Gaintzabal bideko sarrera (Karrika) eta Txaparreko zintzilikarioak (Ugaldetxo).