2017/3

ongi etorri gazte

Gazteei besoak zabaltzen

'Ongi etorri, gazte!' egitasmoa abiarazi dute Pasaian. Helburua da han bizi diren gazteek beren ikuspegitik erakustea herria, kanpotik datozenei.

Bakarka hasitako bidean lehen diskoa argitaratu berri du Maider Zabalegik, 'Zuei'.

«Asko gozatu dut diskoa egiten, barne hustuketa izan da niretzat»

Hamarkada agertokietatik aldenduta izan eta gero, bakarkako lehen diskoa aurkeztu du Maider Zabalegik, ‘Zuei’. Diskoa egiten gozatu duela eta emaitzarekin harro dagoela esan du oiartzuarrak.

izaki gardenak

Izaki Gardenak eta Erraiak, gaur Pagoan

Gaur gaueko kontzertuaz gain, Asier Serranok poesia musikatu emanaldia emango du etzi arratsaldean, oholtza berean.

Hilabetez izango da zabalik Tirabirak erakusketa.

Euskal gatazka, binetetan bilduta

Euskal Herriaren iragan gatazkatsua lantzen duen Tirabirak erakusketa zabaldu dute Merkatuzarren. Egunkarietan argitaratutako 448 bineta bildu dituzte.

Gipuzkoako Herriartekoa

Txapelketa da, epaileak daude, baina "kamuflatuta"

Oiartzungo Bertso Eskolak bi talde aurkeztu ditu Herriartekora, eta Oreretako Xenpelar batekin ari da. Bi eskolak indartzeko balioko du txapelketak.

asier perez-karkamo

EH Bilduk "pasaitarrekiko diskriminazio jarrera" salatu du

Pasaitarrei dagokien Lanbideren bulegoa Intxaurrondora lekualdatu dute Pasaiako Udalari horren berri eman gabe.

olatz mitxelena
Sari nagusia eskuratu du Zuketz tabernak.

Zuketz eta Egiburu tabernek irabazi dute mozorro lehiaketa

Epaimahaikideek Zuketz taberna aukeratu dute eta herritarrek Egiburu.

Maria Magdalenaren Lagunak elkarteko kideak agerraldian.

Oñatiko Ganbara Abesbatzak hartuko du ermita

Abesbatza 38 ahots mistok osatzen dute eta Aiton Biain Bidarte zuzendaritzapean arituko dira Eli Mendiaraz pianistak lagunduta.

Martxoak8, Antxo

Lortutakoa ospatu, lortzeke daudenak borrokatu

Erantzun zabala izan dute Pasaian martxoaren 8aren harira antolatutako mobilizazioek.

olatz mitxelena
Euskadiko MTB Openaren brruko San Marko Errenteriako Sariaren aurkezpena.

Euskadi MTB Openaren Errenteriako Saria, igandean

Proba horrekin zabalduko dute opena, igandean OTXEk Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak antolatu duen lasterketarekin.

gaztetxea

Gazte lokalen fenomenoan lupa jarrita

Udalak hala eskatuta, Pasaiako gazte lokalak ikertu ditu Aztikerrek; asteartean aurkeztuko dute diagnosia, Antxoko kultur etxean.

olatz mitxelena

Baratzea prestatzeko tailerra egingo dute asteazkenean

Baratza prestatzeko teknikak azalduko dituen tailerra antolatu dute asteazkenean Lezoko Baratze Parkean.

panela.lezo

Informazio panelak jarri dituzte Lezon

Panelak "herriko paretak txukun eta garbi mantentzeko" jarri ditu udalak. Herri osoan daude banatuta, eta tarteka garbiketa egingo du udalak, kartel berriei tartea uzteko.

Haur txikienen gurasoentzako tailerra egingo dute asteartean

Seme-alabak hezteko garaian, gurasoen artean dagoen koherentzia aztertuko du Javi Bravo gizarte hezitzaileak, bibliotekan.

Elizalde eskola parekidearekin egiten dute amets

Emakumeen Nazioarteko Egunean parekidetasuna aldarrikatu dute ikastetxean. Ametsen Basoa euren nahiez elikatu dute ikasleek.

Demoarsoren galdeketarekin bat egin du Mikalezulok

Merkatuaren "tiraniatik" eta instituzio politikoen "intromisioetatik" libre dagoen kultura kritiko bat nahi dutelako bozkatuko dute.

Etxez etxeko langileak ELAren egoitzan hitzarmena sinatu dutela ospatzen.

[Bideoa] Etxez etxeko laguntza langileek lortu dute enpresa hitzarmena

Hitzarmena sinatuta, ordu jaitsiera, gizarte berme gehiago, eta batez ere, egonkortasuna lortu dutela esan dute etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek.

oiartzungo ged

Oiartzunen dena prest dute M19rako

Martxoaren 19ko herri galdeketaren nondik norakoen berri eman du Oiartzungo Gure Esku Dagok. Egitarau berezia antolatu dute egun horretarako.

Datorren ikasturterako Errenteria Musikalen matrikulazio kanpaina berritasunez beteta dator.

Udal musika eta dantza eskola herritar ororen eskura

Hobari sistema aurrerakoia abiatu du udalak, errenta baxuenak dituzten familiak ere Errenteria Musikaleko eskolan aritzeko aukera izan dezaten.

Hamarnaka herritarrek egin zuten bat Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deitu zuen manifestazioarekin. ARGAZKIA: LAB Oarso Bidasoa

Emakumeen aldeko aldarriak bete ditu kaleak

Hamarnaka herritarrek erantzun diote Oarsoaldeko Mugimendu Feministaren deialdiari, kaleak bete dituzte oraindik ere bide luzea dagoela egiteko esateko.

Gehiago